157.500 euro bideratuko ditu Udalak garapen proiektuetara

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko otsailaren 18a

Joan den ekainean egindako Munduko Zaporeak azoka, plazan.

Guztira, 157.500 euro, joan den urtean baino 21.000 euro gehiago, bideratuko ditu Oñatiko Udalak garapenaren aldeko lankidetzarako emango dituen diru laguntzetan. Udal aurrekontuaren %0,7 da kopuru hori.

Lau ataletan banatuko du garapen proiektuetarako dirua Udalak: hegoaldeko herrialde pobretuetan lankidetzarako proiektu estrategikoen garapena finantzatzeko –95.000 euro–, hegoaldeko herrialde pobretuetan lankidetzako ekintza edo ekimen puntualak finantzatzeko –35.000 euro–, herrian bertan sentsibilizazio jarduerak egiteko –9.500 euro– eta larrialdietarako laguntzetarako eta ekintza humanitarioko proiektua finantzatzeko –18.000 euro–. Herrialde pobretuetako proiektu estrategikoak eta ekintza puntualetarako eskaerak martxoaren 11ra arte eska daitezke; sentsibilizazio jardueretarako eta larrialdi eta ekintza humanitariotarako, azaroaren 1era arte.

Diru laguntza kopuru hori %0,7ra igotzea proposatu zuen EAJk 2026ko udal aurrekontua eztabaidatzerakoan, eta horrela jaso zuen Udal Gobernuak abenduko osoko bilkuran onartu zen aurrekontuan. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak