Hiru ordu laurden irauten du, eta Goizuetan txondorra egiten ikustetik ideia hartu eta ikatza ateratzerainoko prozesua dago jasota bertan, Txondorraren Bueltan egitasmoko kideen adierazpenekin, prozesuaren etapa guztietan hartutako irudiekin eta musikarekin eta giro soinuarekin jantzita.
Gure Bazterrak taldean jarri zuen martxan txondorra egiteko ideia, 2024an, eta dagoeneko ikusgai dagoen ikus-entzunezkoan dago jasota. Youtube kanalean dago ikusgai Utzi sorginei lana.