Arratsaldean, 17:00etan, Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoen ikuskizuna egongo da Zubikoan. Arlekino antzezlanarekin etorriko dira. Sarrera hiru euro da eta Txokolateixan eta udal webgunean daude salgai – urtebete baino gutxiago duten haurrek gonbidapena jaso beharko dute–.
Horren ostean, 18:00etan erraldoiak eta txorimaloak irtengo dira kalera, eta plazan, ordu berean, txokolate solidarioa banatzen hasiko da herriko misio taldea. Batutako dirua Dhaguellen (Ginea Konakry) eraikiko duten osasun zentroa egiteko izango da.