Bertsoa eta autotunea elkartu ditu 'Itzali eta Piztu' emanaldiak

Gontzal Belategi Zubia 2026ko otsailaren 14a

Haira Aizpurua, Julio Soto, Ekhiñe Zapiain eta Aitor Tatiegi oñatiarra izan ziren oholtza gainean, Libe Goenaga eta Manex Pagola musikariek jarritako baseekin kantuan. Gai-jartzailea berriz, Ainhoa Larretxea izan zen.

Itzali eta Piztu bertso saio musikatu elektronikoa izan zen ikusgai atzo Oñatiko gaztelekuan. Bertsoak, musika elektronikoa eta autotunea batzen dituen emanaldia da hau, eta kuriositateak jota, hainbat oñatiar gerturatu ziren emanaldia ikustera. Lau bertsolari izan ziren kantuan: Haira Aizpurua, Julio Soto, Ekhiñe Zapiain eta Aitor Tatiegi oñatiarra. Libe Goenaga eta Manex Pagolak izan zuten musika jotzearen ardura, eta gaiak jartzearena berriz, Ainhoa Larretxeak .

Ohiko bertso saioa, formatu berezian

Musika elektronikoaren presentziak emanaldi berezi bilakatu dezakeen arren, bertso saio baten ohiko egitura jarraitu zuen emanaldiak. Hasierako zein bukaerako agurrak bota zituzten bertsolariek, eta tartean, Larrenetxearen gaiei erantzun behar izan zeieten, beste edozein bertso saiotan egiten den bezala. Askotariko gaiak jorratu zituzten saioan zehar, esaterako, etxebizitzaren problematika edo bikote harremanen nolakotasuna. Umorerako tarterik ere izan zen, adibidez, Sotok, azokan zihoalarik, beste hiru bertsolarien artean barazki bat aukeratu behar izan zuenean. Oñatik ere izan zuen bere protagonismoa, eta Verdury Hall eraikinaren iragana edo une horretan bertan Jabetze Eskolak antolatuta egiten ari ziren irrintzi ikastaroa izan zuten kantatzeko gai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak