Txanda elkartea ere batu da Aratusteetara eta Oñatiko Inauterietako arropekin eta elementuekin apaindu ditu komertzioetako erakusleihoak. Horrekin batera, gainera, bi zozketa ere antolatu ditu: batetik, hilaren 11ra bitartean erosketak Txandan egitean, norberaren izen-abizenak eta telefono zenbakia utzita, Egun Gizeneko lotean eta 50 euroko erosketa-txartelen zozketan parte hartuko du bezeroak. Bestetik, 50 euroko 20 sari banatuko ditu erakusleiho lehiaketan bozka emanez parte hartzen duten herritarren artean; erakusleiho bozkatuenek ere izango dute saria –300 euro lehenengoak, 200 euro bigarrenak eta 100 euro hirugarrenak–; otsailaren 17ra arte eman ahal dira boto horiek.