Irrintziak nola bota erakutsiko dute egubakoitzeko ikastaroan

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko otsailaren 10a

Irrintzia botatzen 'Erraiak' dokumentalean.

Oñatiko Jabetze Eskolak antolatuta, irrintzi ikastaroa egingo dute egubakoitzean. Eguaztenera arte eman daiteke izena.

Isabel Kirzeren eskutik, irrintzi ikastaroa egingo dute egubakoitzean San Juan kaleko lokalean, Oñatiko Jabetze Eskolak antolatuta. Arnasketak bai, baina gorputzaren jarrerak ere badu garrantzia irrintzia nola bota jakiteko, gorputza bera bihurtzen baita bozgorailu.

Ikastaroa San Juan kaleko lokalean izango da, otsailaren 13an, 18:00etatik 20:00etara, doan. Izena emateko azken eguna eguaztena da: www.oñati.eus / berdintasuna@onati.eus / 688 78 52 47.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak