Telegram kanala zabaldu du Aloña Mendik albisteen eta agenden berri emateko

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko otsailaren 10a

Aloña Mendi kirol elkartearen horma-irudia Atzeko kalean.

Sail guztien agenden eta albisteen berri emango du Aloña Mendik telegram-en zabaldu duen kanalaren bitartez. Egubakoitzetan elkarbanatuko ditu aste osoko albisteak eta asteburura begira taldeek dituzten agendak. 

 

Aloña Mendi kirol elkarteak telegram kanala ireki du bere bitartez sail guztietako taldeen berri emateko eta asteburuan dituzten agendak elkarbanatzeko. Egubakoitzero, aste osoko albisteak batu, eta datozen egunetako agenda elkarbanatuko du kanal horren bitartez.

Webgunetik ere bai

Horrez gain, kirol elkartearen webgunean sartuta ere ikusi ahal dira sail bakoitzaren egutegia, kirol eskolaren eskaintza zein urtean egin asmo dituzten ekitaldiak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak