Taldearen "alderik indartsuena" erakusten duen abestia da: gitarra zorrotzak, bateriaren kolpe sutsuak eta heavy doinu ilun eta goibelak, ahots zakarrarekin uztartuta.
Latzenek dagoeneko ekin dio azken diskoa aurkezteko birari eta "harrera ezin beroagoa" izaten dabilela adierazi dute. Otsailaren 27an Madrilera joango dira Revi Live aretora –azken sarrerak geratzen dira salgi–. Eta martxoaren 7an, Miarritzen izango dira Atabal aretoan –sarrerak agortuta–.