Maruxak taldeak egindako 'Ur goiena, ur barrena' kantuaren bertsioan hartu du parte Aiert oñatiarrak

Mirari Altube Arrese 2026ko otsailaren 9a

Maruxak taldeak Ur goiena, ur barrena abestiaren bertsioa egin du. Eta hainbat musikari eta artistaren laguntza izan du horretan; hain zuzen ere parte hartu dute Aiert oñatiarrak, Iruñeko Albina Stardust ezagunak, Labar donostiarrak, Olatz Salvador abeslariak eta Aimar Zuriarrain AimarZ zumarragarrak.

Nafarroa Garaiko zenbait herritan abesten den kantua da Ur goiena, ur barrena, eta urteberri eguneko errituetan ditu sustraiak.

Brasileko funk-ean erabiltzen diren perkusioak oinarritzat hartu dituzte abestian eta musika Maruxak taldea egokitu du eta letra Maruxak, Albina Stardust, Aimarz, Labar, Aiert eta Olatz Salvador musikarien artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak