Asier Alonso oñatiarrak hirugarren postua lortu du mendiko eskiko Euskal Herriko txapelketan

Koldo Zubia Salas 2026ko otsailaren 9a

Asier Alonso, eskuinetik lehena, Euskal Herriko Txapelketa amaitu berritan. Argazkia: Bandres-Karolo Memoriala.

Erronkariko Pirineoetan jokatu den mendiko eskiko Bandes-Karolo memorialean hirugarren postua eskuratu du Asier Alonso oñatiarrak. Alonsok 2 ordu 35 minutu eta 7 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko; Asier Labairu irabazleak baino lau minutu gehiago. Euskal Herriko txapelketa ere izan izan da honakoa.

200 eskiatzailek parte hartu zuten zapatuan jokatu zen Bandes-Karolo memorialean. Belagoako aterpetxetik abiatu, eta Roncaliako El Ferial eski estaziorainoko ibilbidea egin zuten, bidean 20 kilometro pasatxo eta 2.000 metroko desnibela gaindituz.

Alonsok laugarren postuan amaitu zuen lasterketa, baina Loic Thievin bigarren sailkatuak, azken jaitsieran kranpoiak galdu zituen, eta, ondorioz, helmugan epaileek lau minutuko zigorra ezarri zioten. Ondorioz, Asier Labairu izan zen azkarrena (02:31:01), Jon Ander Aranburu sailkatu zen bigarren (02:33:34) eta Asier Alonsok lortu zuen azkenenean hirugarren postua (02:35:07). Emakumezkoetan, ostera, Claudia Gutierrez izan zen azkarrena (03:01:26). 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak