Ana Apika kontalariak Animaliak izenburua duen ipuina kontatuko die 4 eta 5 urteko umeei otsailaren 19an, ostegun kontalarien baitan. Haurren liburutegian izango da ipuin kontaketa, 18:00etan. Tokia mugatua denez, kontaketaren egunaren aurretik hartu beharko dira gonbidapenak, liburutegian bertan; gaurtik, otsailaren 9tik aurrera egin daiteke hori.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.