Iratxe Mugarzak urrezko pina jasoko du Oñatiko Musika Bandaren denboraldiko hirugarren kontzertuan

Koldo Zubia Salas 2026ko otsailaren 6a

Urrezko pina jasoko duen Iratxe Mugarza. Argazkia: Oñatiko Musika Banda

Oñatiko Musika Bandak denboraldiko hirugarren kontzertua emango du domekan, Zubikoa pilotalekuan, 13:00etan. Emankizunak Espazioko emozioak izenburua du, eta entzuleak "espaziora bidaiatzera" gonbidatuko ditu. Bestetik, Iratxe Mugarzaren 25 urteko ibilbidea aitortzeko, urrezko pina jasoko du hark emanaldian.

"Familia osoari" zuzendutako kontzertua emango du domekan Oñatiko Musika Bandak. Espazioko emozioak izenburupean, "unibertsoaren handitasuna, abentura eta misterioaren emozioak" bizitzeko aukera eman gura diote entzuleari musikaren bitartez.  Horretarako, espazioarekin eta zientzia-fikzioarekin lotutako honako lanak biltzen ditu programak: Cassiopeia, Apollo 11, Stratosphere, Guardians of the Galaxy, A Space Suite, Orbital eta Out of Space.

Musika Bandatik adierazi dutenez, kontzertua "musika-esperientzia bat baino gehiago" izango da: "Irudimena pizteko, familian gozatzeko eta unibertsoaren soinuen bidez, emozioz betetzeko gonbidapena da". Kontzerturako gonbidapenak txokolateixan lortu daitezke.

Iratxe Mugarza omenduko da

Kontzertuarekin batera, urrezko pina emango diote Musika Bandako kide den Iratxe Mugarzari. Honekin, 25 urteko ibilbidearen aitortza egin nahi zaio: "Urte hauetan egindako ekarpena eta konpromisoa eskertzeko ekitaldi berezia izango da". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak