HAPOn jasotzeko proposamenak aurkeztu ditu berriz EAJk

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko otsailaren 6a

Eva Gayubo eta Amaia Erostarbe zinegotzi jeltzaleak. (Argazkia: Oñatiko EAJ)

Etxebizitzari, lurzoru industrialari eta aisialdiari lotutakoak dira: "Ekarpen arduratsu eta eraikitzaileak".

Herriko Hiri Antolamenduaren Plan Orokorra ari da eguneratzen Udala, eta etxebizitzari, lurzoru industrialari eta ekipamenduei lotutako proposamenak "berretsi" ditu EAJk; ekarpen hauek aurkeztu zituen 2025aren amaieran: "Dentsitate ertaineko bizitegi eremu bana" Lazarragan –erdigunearen, Olakuaren, San Lorentzoren eta Errekalde lotuz– eta egun Ulma Carretillas dagoen tokian –Otadui zuhaiztia–, kooperatiba leku berri batera lekualdatuta; industriarako espazio berriak sortu; Korriuena baserriaren inguruan lurzorua gordetzea aire zabaleko kirol eta jolas ekipamenduetarako –futbol zelai berria, kanpoko igerilekuak eta aisialdiguneak–; aukera hori zabalik mantentzea baita futbol zelaia Betikera bideratzen bada, eta San Martin egoitzaren ondoko espazioa lurzoru soziosanitario gisa zehaztea.

Jeltzaleek adierazi dute 2024an erregistratu zituztela euren proposamenak, baina 2025ean ez dela aurrerapenik egon eta berriro aurkeztu dituztela. "HAPOk Oñatiren norabidea markatuko du hainbat hamarkadatan, eta, beraz, ezinbestekoa da desiragarria ez ezik bideragarria ere aztertzea, etxebizitza eskuratzean, industria-enpleguan, ekipamenduetan eta bizi-kalitatean pentsatuz", esan du Amaia Erostarbe jeltzaleak. Gaineratu du EH Bilduren HAPOk aurreikusten duen lurzoru industrialaren "galera garbiaren aurrean, 100.000 metro koadrotik gorakoa", ez dutela hori ordezkatzea aurreikusi, eta etxebizitzak egiteko aukera aldatu ezean –Berezaon eta Garayn– etxebizitza falta handia izango duela Oñatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak