Jabetze Eskolako sei ikastarotan tokia dago oraindik

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko otsailaren 5a

Jabetze eskolako udaberri arteko eskaintzan dauden tailer eta ikastaro guztiek egin dute aurrera baina horietako seitan tokia dago oraindik eta izen-ematea luzatu egin du Udaleko Berdintasun sailak.

Ikastaro hauetan eman daiteke oraindik izen: Amatasunean bidelagun taldean, baratza burujabe, irrintzia, hilerokoa ezagutzekoa, twerk ikastaroa eta amatasuna eta feminismoa tailerra. Izena emateko bidea: berdintasuna@onati.eus edo udal webgunean sartuta.

Bestalde, familiaren ongizate emozionalerako gako feministak emango ditu Mireia Centeno hizlariak martitzenean 17:00etan gaztelekuko sotoan egingo den hitzaldian. Gaztelaniarako itzulpena eta haur zaintza zerbitzua izenemate garaian eskatu behar dira. Ikastaroetako bide berdinak erabil daitezke hitzaldirako emateko ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak