Helburua izango da martxoaren 8a nola ospatu adostea. Proposamenak egingo dira eta bertaratzen direnen artean adostuko, denen artean antolatutako eguna izan gura dute Emakumeen Nazioarteko Eguna. Ekintzak adostu ahala horiek nola gauzatu ere eztabaidatuko dute saioan.
Bilera domekan izango da, otsailak 8, 11:00etan, Antixena gaztetxean.