Portu kaleko beiren edukiontzia erre da bart Oñatin; 22:20an jaso zuten abisua Ertzainek. Zubillagako suhiltzaileak izan ziren bertan sua itzaltzen. Udaltzaingoak baieztatu duen moduan laster pasako dira Mankomunitatekoak ingurua garbitzera. Horrez gain, Unibertsitate aurreko zakarrontzietan ere bota zuten ura suhiltzaileek, erretzea saihestuz.

