Burutik eta Lukiek taldeek girotuko dute gaztelekua bihar

Julen Murua Mesonero 2026ko urtarrilaren 30a

Burutik eta Lukiek taldeak.

Sarrerak salgai daude onati.eus atarian, 12 eurotan. Bihar bertan ere erosi ahalko dira, gaztelekuan, 15 eurotan.

Burutik eta Lukiek musika taldeak igoko dira bihar, urtarrilak 31, 22:00etan hasita, gaztelekuko oholtza gainera. Hala, apirilera arteko emanaldi zerrendako bigarrena izango da biharkoa. Sarrerak salgai daude Udalaren webgunean, www.onati.eus, 12 eurotan. Egunean bertan gaztelekuan erosteko aukera ere egongo da, baina prezioa 15 euro izango da.

'Ipuinak' aurkezten

2025eko urrian argitaratu zuen Iruñerriko Burutik taldeak ekoiztutako bigarren lan luzea: Ipuinak. Harrezkero, Euskal Herriko hainbat txokotan izan dira diskoaren aurkezpen bira dela eta, eta Oñatin ere egingo dute geldialdia. Disko berri horren biran –eta baita 2025eko kontzertuetan ere–, Naroa Goñi izango da Nafarroako taldearen abeslaria, Luar Alberd taldekide ohiaren lekukoa hartuta.

'Lukiek #3' lanarekin

Mungiako hirukoteak ere eman dio hasiera 2026ko birari. 2025ean argitaratu zuten lan luze berria; hirugarrena da bizkaitarrentzat, eta, aurreko lanen ildo berbera jarraituz, Lukiek #3 izenpean argitaratu dute diskoa. Hirukote mungiarrak rock alternatiboan oinarritutako abestiak jorratzen ditu taula gainean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak