Asobal eskubaloi ligako taldeen arteko lagunartekoa bihar

Julen Murua Mesonero 2026ko urtarrilaren 30a

Bidasoaren eta Tubos Aranda taldeen aurkako partidua, Artalekun (Irun).

Sarrerak salgai daude Aloña Mendi tabernan, 5 eurotan; azken sarrerak bihar jarriko dituzte salgai, Zubikoan.

Irungo Bidasoa taldeak eta Burgosko Tubos Aranda taldeek neurtuko dituzte indarrak bihar, 18:00etan hasita, Zubikoan jokatuko duten lagunarteko partiduan. Aloña Mendiko eskubaloi sailaren 50. urteurreneko lehenengo ekitaldia izango da, eta punta-puntako eskubaloi partiduaz gozatzeko aukera izango dute ikusleek, Espainiako lehenengo mailan jokatzen baitute bi taldeek. Sarrerak salgai daude Aloña Mendi tabernan, gaurko egunera arte, 5 eurotan. 550 pertsonako edukiera egongo da partiduan, eta azken sarrerak bihar jarriko dira salgai, Zubikoan, prezio berean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak