Salabururen hitzetan liburuaren helburu nagusia da "ez ahaztea zein garrantzitsua den ez atzentzea gauzak". Horren harira, gizarteak eta gizakiok iragana dugula gogorarazi zuen: "Ezin dugu iragana zokoan utzi eta berria egiten hasi". Egileak nabarmendu zuen ez dela "saiakera klasiko bat", baizik eta memoria ardatz duen hausnarketa lana.
Euskal Herriko gertakariez gain, munduko beste hainbat testuingururi ere egiten die erreferentzia liburuak. Salaburuk azaldu zuenez, besteak beste, Argentinako memoria prozesuak, nazien garaiko gertakariak, Italiako pasarteak edo Jugoslavia ohikoak aipatzen dira, "memoriaren eta ahanzturaren inguruko ikuspegi zabalagoa" eskaintzeko.