Afaltzera joan zirenak eta gero bertaratutakoak batuta, 40 lagun inguruk jarraitu zuten atzo Antixena gaztetxean estrainekoz egin zuten Lagun arteko bertso afaria izendatu zuten saioa.
Aitor Tatiegi eta Urko Arregi izan ziren bertsotan aritu zirenak, batzuetan librean eta beste batzuetan Maddi Altolagirrek jarritako gaiak jarraituz, eta umoretik jo zuten batez ere, giro etxekoia sortuz.

Antolatzaileak gustura daude lehen aldiak izandako erantzunarekin eta adierazi dute asmoa dela ekimenari jarraipena ematea urtero, urtarrila partean, egubakoitzekoa moduko saioak eginaz.