Arratsaldeko seietan hasi da kontzertua, eta folk rock doinuak nagusitu dira Oñatiko Antixena gaztetxean. Insunza musikari eta abeslari gernikarrak ingelesez eta euskaraz abestu ditu hainbat kantu. Audience taldeko kide ere bada Insunza, eta, hain zuzen, 2023 bukaeran argitaratu zuten Bob Dylan berrikusia lana. Bertan, Dylanen bederatzi kantu euskaraz jasotzen ditu, eta, gernikarrak diskoaren Gazte betiko kantua abestu du Antixenan.
Horrez gain, Bergarako Harria taldeak joan den irailean argitaratu zuen Hemen deituriko bigarren diskoko kantuak abestu dituzte zuzenean.
Ekain-txou pailazoa
Burrunda Faktoriaren seigarren denboraldiko egitarauari dagokionez, hurrengo domekan, otsailak 1, Ekain-txou pailazoak ikuskizuna eskainiko du 17:00etatik 18:30etara bitartean.