Onnera Group hustu dute makina baten sortutako arazoagatik

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko urtarrilaren 23a

Langileak kanpora atera dituzte protokoloa jarraituz.

Onnera Group kooperatibako makina bateko hauts metalikoek kea sortu dute goizean. Ez da sute arriskurik egon, baina protokoloa jarraitu dute eta momentu horretan eraikinean zeuden langileak kanpora atera dituzte.

Santxolopeztegi auzoan dagoen Fagor taldeko Onnera Group lantegiko makina batean sortu da kea 08:20etan, txipa batek eraginda, kooperatibak berak baieztatu duen moduan: "Mantenuko langileek su itzalgailuekin saiakera egin dute, baina kea gutxitzen ez zenez, suhiltzaileei abisua pasa diete. Hauek filtroak kendu eta kanpora atera dituzte eta aparrarekin kea desagerrarazi dute, egoera kontrolpean utziz". Protokoloari jarraiki, hustu egin dute lantegia eta kanpora atera dira une horretan eraikin barruan zeuden langile guztiak. Ordu betera bueltan ziren denak bere lanpostuan. gutxi gorabehera, Onnera Group-ek jakinarazi duen moduan. Oñatiko udaltzainak eta suhiltzaileak joan dira bertara abisua jaso dutenean. Ez da zauriturik egon.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak