2026an herriguneko auzoetan egingo diren jaiak antolatzen hasteko lehen bilera egingo dute datorren astean. Udalak deitu du, eta herriguneko auzoetako jai batzorde guztiak daude deituta. Bilera astelehenean izango da, urtarrilak 26, udaletxeko batzorde gelan, 18:30ean.
Hauxe da gai zerrenda:
- 2026ko Auzo Jai Elkarteen egutegia zehaztea.
- Berdintasun Saila:
2.1. Diru laguntza deialdia.
2.2. Eraso sexisten prebentzio eta arreta egitasmoa. - Jaiak antolatzeko baimenak eta material-eskaerak:
3.1. Udal materialaren eskaera: kudeaketa eta koordinazioa.
3.2. Erraldoien antolaketa eta segurtasuna - Musika-ekipoa:
4.1. 2025eko erabileraren balorazioa.
4.2. Musika-ekipoaren erabileraren kudeaketa. - Istripu- eta erantzukizun zibileko aseguru-poliza.
- Jaiak antolatzeko diru laguntzak:
6.1. Diru laguntza eskaera eta zuritzea. - Olaburuko espazioaren erabilerari buruzko hitzarmena.
- Galderak, erreguak eta proposamenak.