Oñatiko Antixena gaztetxearen 13. urteurrena, "bereziki jendetsua"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2026ko urtarrilaren 18a

Oñatiko Antixena gaztetxearen 13. urteurrena ospatzeko egun osoko egitaraua antolatu zuten atzo eta kontzertuek erakarri bazuten ere jende gehien, asanbladakoak "harrituta" geratu ziren gerturatu zen jendearekin. Herriko gaztetxeen errepasoa egiteko mural margotzea, bazkaria, La Ruina podcastean oinarritutako saio barregarria eta kontzertuak izan zituzten. 

Asanbladako kideak "oso pozik" daude atzokoarekin: "Azken urteetan bazkarira jende gutxi agertu izan da eta aurten gazte asko hurbildu dira. Gazte asko eta lagun-talde berriak, gainera. Eta gero, kontzertuetan, ikaragarria izan zen batu zen jendetza; ez zen jende gehiago kabitzen. Oso pozik gaude". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak