Liderraren gainetik pasatu da Aloña Mendi (25-18)

Jokin Bereziartua Lizarazu 2026ko urtarrilaren 18a

Aloña Mendiko eskubaloi taldea, atzo, garaipenaren osteko talde argazkian.

Eskubaloi partidu ederra ikusi ahal izan zen atzo harmailak goraino beteta zituen Oñatiko Zubikoa kiroldegian. Construcciones Aloña eta Zuhegan Orio taldeen arteko partidua etxekoek kontrolatu zuten hasieratik bukaerara, lider diren oriotarrak baino askoz gehiago izanda (25-18). "Emaitzaz harago, joko aldetik partidu borobila egin dugu", adierazi du taldeko entrenatzaile Pablo Garciak. 

"Oso pozik" zegoen Garcia lehiaren amaieran: "Defentsan, bereziki, oso ondo aritu gara. Are gehiago, aurrean izan dugun taldea liderra dela eta oso talde indartsua dela jakinda. Taldea oso motibatuta dago, jokalariak irribarre batekin ari dira jokatzen, eta hori gero emaitzetan ere nabaritzen da. Eguneroko lana da gako nagusia, entrenamenduetan serio lan egitea; astez aste hobetzen ari gara eta hori gero partiduetan islatzen dihardugu. Denboraldi hasieran ez genuen espero goiko taldetxoan arituko ginenik lehiatzen eta, beraz, segi dezagun lanean eta gozatzen". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak