Punk-oi! doinuak eta Pirritx eta Porrotxen bertsioak gaztetxeko urteurrenean

Amaia Txintxurreta Guridi 2026ko urtarrilaren 16a

Espal-oi taldeko kideak, entsegu lokalean.

Bihar, zapatua, XIII. urteurrena ospatuko du Antixena gaztetxeak, jende berria –batez ere, gazteak– asanbladara erakartzeko helburuarekin, eta, horretarako, egun osoko egitaraua antolatu dute.

Hainbat ekintza egongo dira bihar ospatuko duten gaztetxeko urteurrenean. Oñatiko gaztetxeen historia jasoko duen egurrezko ohola muntatuko dute 11:00etan; Olaiturrin egon zen gaztetxetik hasi eta gaur egungo eraikinera bitartean gertatukoak batuko dituzte. Bazkaria egingo dute gero, eta, bazkalostea girotzeko, La ruina podcastaren bertsio bat egingo dute; Aritz Irigoienek eta Lide Arregik egingo dituzte aurkezle lanak, eta gonbidatua Aimar Uribesalgo izango da.

Kontzertuak, gauean

22:00etan hasiko dira kontzertuak, eta Espal-oi izeneko Oñatiko taldeak estreinako kontzertua emango du gaztetxean. Boskotea osatzen dute Gorka Irizarrek, Iñaki Barrenak, Ander Altzelaik, Auritz Esnaolak eta Lier Esnaolak, eta punk eta oi! doinuak eramango dituzte Antixeneko oholtzara bihar. Pirritx eta Porrotx pailazoen kantuekin herritarrak dantzan jartzeko asmoz egongo da, horren ostean, sei oñatiarrez osatutako beste talde bat –jaietako Dibertsioak kontzertuetan eman zuten lehen kontzertua–. Ostean, DJ Katximorrok jarritako musika egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak