Argia kenduko dute ordubetez kiroldegiko lur azpiko aparkalekuan

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko urtarrilaren 12a

Zubikoako lur azpiko aparkalekua goizean.

Gaur, astelehena, hornidura elektriko kenduko dute kiroldegi ondoko lur azpiko aparkalekuan; 10:00etatik 11:00etara. 

Zubikoako lur azpiko aparkalekuan bertan oharra jarri du Udalak gaur argia kenduko dutela ohartaraziz. 10:00etatik 11:ooetara bitartean kenduko dute, sare elektrikoarekin lotutako lanak direla-eta.

Oharrean dator horren eraginez, tarte horretan balitekeela aparkalekuko hainbat zerbitzu –argiztapena, ate automatikoak edo sistema elektriko batzuk– erabilgarri ez egotea, eta barkamenak eskatzen diete erabiltzaileei horrek sor ditzakeen eragozpenengatik. Baita eskerrak eman ere ulermenagatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak