Naturako elementuak entzun dira gaur eguerdian Oñatiko gaztelekuan

Larraitz Zeberio Lekuona 2026ko urtarrilaren 11

Peru Altube Kazalis arrasatearraren Neguko izarrak taldeak zabaldu du Oñatiko gaztelekuko hiruhileko berria, gaur. Jazz esperimentalean oinarritutako emanaldia izan da; taldeak eskaini duen hirugarrena.

Bateria-jazz Interpretazioa ikasketak egiten ari da Altube eta gradu amaierako proiektua da Neguko izarrak. Ordubete inguruko errezitaldia egin dute gaur eguerdian Oñatiko gaztelekuan. Altubek alboan izan ditu Jokin Barriola (baxua), Jon Gomez (pianoa), Jose Garcia (gitarra), Peio Martinez (saxoa), Aimar Palacios (tronpeta) eta Malentxo Zeberio (ahotsa).

Antolatzaileek prestatutako aulki ia guztiak bete egin dira eta honela esan die Altubek bertaratutakoei: "Kontzertua proiektu kontzeptual bat da; naturako elementuetan oinarritzen da eta bizitzaren zikloa hartzen du aintzat".

Zazpi bat kanturekin osatutako emanaldia egin dute. Xabier Leteren Izarren hautsa kantuaren konponketa bat eskaini dute hasieran eta Mikel Laboaren Negu hurbilak abestiaren konponketa bat amaitzeko, biak jazz estilora gerturatuak. Tartean joan dira, besteak beste, Ura, Haizea, eta Sua. –Lurra ez dute jo txalapartariak falta zirelako–.

Emanaldiaren amaieran diskoa ipini dute salgai. Irailean grabatu zuten Fredi Pelaezekin Beasaingo Pottoko estudioan eta eskuragarri dago.

Bideoan: 'Sua' kantua.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak