Urteko lehen kontzertua egin zuen Oñatiko Musika Bandak atzo, martitzena, lepo betetako Zubikoa kiroldegiko pilotalekuan. Herriko gimnasia erritmikoko ikasleak lagun, Vienako emozioak izeneko kontzertu polita egin zuen musika bandak, besteak beste, Geisler eta Strauss konposatzaileen pieza ezagunekin osatutako errepertorioarekin. Otsailaren 8an izango da bandaren hurrengo emanaldia, toki berean, 13:00etan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.