Urtarrilaren 18an egingo du Aloña Mendiko mendi sailak hilabete honetako irteera. Bizkaiko kostara izango da –GR123tik–: Elantxobe, Ibarrangelu, Ea, Ispaster, Lekeitio... Guztira 15,5 kilometroko ibilaldia izango da, bospasei ordu ingurukoa, eta zailtasunik gabea. Postetxe pareko autobus geltokitik izango da irteera, 07:00etan.
Autobusa bete beste leku egongo da –50 leku–. Aurrez eman behar da izena. 8tik 15era: alonamendi.mendi@gmail.com. Prezioa da 10 euro. Bukaeran, Lekeition bazkalduko dute.