Gozokiak banatu dizkiete herriko gaztetxoenei Meltxor, Gaspar eta Baltasar errege magoek. Santa Ana antzokitik haurrez inguratuta irten dira, eta, Herriko Plazatik igaro ostean, antzokiko oholtzan jaso dituzte gazteenak. Argazkiak ateratzeaz gain, haurren gutunak ere jaso dituzte errege magoek.