'Ezin da gehiago luzatu' lelopean egingo du manifestazioa zapatuan Bilbon Sarek, "preso daudenen eskubideak defendatzeko eta, batez ere, Euskal Herrian konponbidearen, bakearen eta elkarbizitzaren aldeko apustua egiteko". Oñatiko Sarek autobusak antolatu ditu hara joateko: 10:30ean aterako da goizekoa eta 15:00etan arratsaldekoa.
Autobuseko txartelak Oñatiko Sarek kale Barrian egokitu duen lokalean eros daitezke:
- Egunak: urtarrilak 5, 7, 8, eta 9.
- Ordutegia: 11:00etatik 13:00etara eta 17:30etik 19:30era –lokaleko ordutegitik kanpo Arrano tabernan–.