Gizon bat atxilotu dute Oñatin goxoki-denda batean droga saltzeagatik

Idoia Aranbarri Arzuaga 2026ko urtarrilaren 4a

Bergarako ertzain-etxea.

Atzo arratsaldean atxilotu zuen Ertzaintzak Oñatiko erdiguneko goxoki denda bateko 34 urteko langilea. Dendan 190 gramo kokaina, 100 gramo haxix eta 11.825 euro atzeman zituzten, besteak beste. Ertzaintzak baieztatu duenez, atxilotua Bergarako ertzain-etxean dago epailearen esku uzteko zain.

Ertzaintzak zaintza eta kontrol dispositibo bat ezarri zuen atzo, zapatua, Oñatiko erdiguneko goxoki-denda baten barruan dendaria substantzia estupefazienteekin trafikatzen ari zelakoan. Hala, goxoki-dendako langileak bezeroei droga saltzen zielaren susmoa baieztatu zuten, dendariak lokalean sartu zen ertzain bati droga eskaini zionean.

Horren aurrean, Ertzaintzak jakinarazi duenez, agenteak establezimendura sartu ziren eta lokala miatzen ari zirenean, 29 monodosi zituzten bi kaxa eta 190 gramoko bi kokaina-poltsa, 100 gramo haxix-plaka prentsatu bat, doitasun-balantza bat, substantziak banatzeko hainbat tresna eta 11.825 euro aurkitu zituzten. 

Atxilotua Bergarako ertzain-etxean dago eta datozten orduetan jarriko dute epailearen esku.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak