Jendetza barik, gabonetako haur parkean gustura ibili dira gazteak goizean

Xabier Urtzelai 2026ko urtarrilaren 2a

Arratsaldean baliteke beste kontu bat izatea, baina gaur goizean gazte oñatiarrek jende ilara handiak sortu barik gozatu ahal izan dute Oñatiko gabonetako haur parkeko puzgarri eta jolasekin. Gaur eta bihar egongo da zabalik Zubikoako parkea.

Puzgarriak, ohe elastikoak, zezen mekanikoa, trena, era askotako bideojokoak, mahai jolasak, eskulanak egiteko txokoa... Gaur Zubikoako kantxako ateak ireki dituztenean (11:00) gabonetako haurren parkean batu diren gazteek askotariko aukerak izan dituzte, eta eguerdira bitartean gustora ibili dira, izan ere, neska-mutikoak eta gurasoak bai, batu dira, baina ez da jendetzarik pilatu, eta gazteak batera eta bestera ibili ahal izan dira ilara luzeak sortu gabe. Arratsaldean 16:30ean zabalduko dituzte ateak, eta baliteke orduan jende gehiago egotea –19:30ak arte– eta bihar, zapatua, ordutegi berdinean izango da haur parkea zabalik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak