Palestinaren alde hartu dute txokolatea Aizkorrin

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko urtarrilaren 1a

Txokolate beroa eskaini dute Aizkorri Bizirik taldeko kideek atzo eta gaur Aizkorrin. Oñati Palestinarekin taldearendako izango da batuko duten dirua.

Hilaren 27an elkartu ziren Oltzan hainbat boluntario txokolatea egiteko materiala Aizkorrira igotzeko, Aizkorri Bizirik taldeak egindako deiari erantzunez. Txokolatea, esnea, edalontziak, lapikoak, bizkotxoak, sua... beharrezko guztia eraman zuten, motxiletan sartuta; 200 litro esne –Lacturale– eta 30 bat kilo txokolate –Pedro Mayo–.

Urtezahar eta Urteberri egunean Aizkorrira joan diren guztiei eskaini diete txokolate beroa Aizkorri Bizirik taldeko kideek hirugarrenez –egun bietako argazkiak dira sorta honetan ikus daitezkeenak–. Borondatea eskatu dute trukean, eta batutako dirua Oñati Palestinarekin taldearendako izango da.

(Argazkiak: Aizkorri Bizirik taldea).

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak