Antxintxiketan kirol elkarteak antolatuta egin da arratsaldean '25 ixa 26' San Silbestre lasterketa. Herrikoia izan da aurtengoa ere eta helduen lasterketan 460 lagunek hartu dute parte; zazpi kilometroko ibilbidea burutu dute. 16:30ean hasi da nagusiena; gaztetxoena, 16:00etan.
Oñatiarrak izan dira nagusi helduen lasterketan.
Lehen hiru neskak:
- Miren Josune Bikuña –Oñati–.
- Nagore Uribarri –Oñati–.
- Mariana Ribere –Gasteiz–.
Lehen hiru mutilak:
- Unai Ibarra –Arrasate–.
- Mikel Ugarte –Oñati–.
- Iban Delgadao –Arrasate–.
Sailkapen osoa, hemen