23 taldek eman dute aurten Oñatiko Gabonetako saskibaloi txapelketan. Giro ona izan da nagusi txapelketa osoan zehar eta antolatzaileak pozik agertu dira bi egun hauetan ikusitakoarekin. Atzo, egubakoitza, eman zioten hasiera txapelketari. Egun osoan zehar jokatu ziren partidak, zehazki, taldekako fasea eta final laurdenak. Gaur, zapatua, jarraitu dute finalerdiekin, eta azkenean, Kosten eta Hangover izan dira finalera heldu diren bi taldeak. Lehia estua izan dute biek partida osoan zehar, baina, azkenean, Hangover nagusitu da 50 eta 56ko emaitzarekin.
Ohiko saskibaloi txapelketaz gain, beste bi azpi txapelketa ospatzen dute egun honetan. Lehena kanpo erdiko jaurtiketaren saria da, eta Julen Azkarate izan da aurtengo txapelduna. Bestea, hiruko jaurtiketen txapelketa da, eta arreko urteko gisan, Euken Nurlan Mugarza irabazi du.