Txokolatea banatuko dute Aizkorrin Urtezahar eta Urteberri egunetan

Oihana Elorza Gorostiza 2025eko abenduaren 26a

Taldetxoa txokolatea hartzen Aizkorrin.

Aizkorri Bizirik taldeak txokolate beroa eskainiko du abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean Aizkorrin. Batutako dirua Oñati Palestinarekin taldearendako izango da. Bihar, zapatua, igoko dute materiala: 10:00etan elkartuko dira Oltzan eta gura duen edonor joan daiteke laguntzera. 

Hirugarren urtez jarraian, txokolate beroa banatuko du Aizkorri Bizirik taldeak Aizkorrin abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean. Borondatea eskatuko dute aurten ere, eta batutako dirua Oñati Palestinarekin taldearendako izango da. Aizkorri Bizirik taldeak Zegamako Udala eta hango Amezti mendi ekartea izango ditu laguntzaile, eta babesleak, berriz, Lacturale, Pedro Mayo, Betik eta Ogiberri.

Txokolatea egiteko eta banatzeko behar duten materiala bihar, zapatua, abenduak 27, igoko dute. Oltzan elkartuko dira 10:00etan eta laguntzera joan gura duen oro dago gonbidatuta. Kontakturako: @andu74aga

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak