SEPIEren aipamen berezia jaso du Haritz Bisquert oñatiarrak

Ibai Irasuegi Garai 2025eko abenduaren 22a

Haritz, bere zeinu interpretearekin, Oñati BHIko zuzendaritza taldearekin eta Lanbide Heziketako eraldaketa digitalaren eta ikaskuntza aurreratuen zuzendariarekin. Irudia: Oñati BHI.

Erasmus+ programaren aukerak arrakastaz “aprobetxatu dituztenei” eta beren garapen pertsonala eta profesionala “nabarmen erakutsi duten” Espainiar estatuko 5 ikasleei eman zaie aitortza. 

Abenduaren 17an, Madrilgo Teatro Realean egin zen ekitaldia, eta, bertan, Oñati BHIko Haritz Bisquert ikasleari aipamen berezia egin zion SEPIEk (Servicio Español Para la Internacionalizacion de la Educacion) Erasmus+ programan egindako ibilbideagatik. 

Erasmus+ programaren aukerak "arrakastaz" aprobetxatu dituztenei eta beren garapen pertsonala eta profesionala "nabarmen erakutsi duten" Espainiar estatuko 5 ikasleei eman zaizkie aitortza, eta, aipamena egiterako orduan, "bere etorkizuneko erronkei aurre egiteko prestutasuna" erakutsi duela baloratu du SEPIEk. Bisquertek azaldu duenez, Erasmus+ programan parte hartzea bere motxila esperientziaz betetzeko aukera paregabea izan da.

Abenduaren 18an izan zuen mahai inguruan haren zeinu interpretea den Bego Gonzalezekin —Bisquert gorra baita— eta beste kide batzuekin. Irudia: Oñati BHI.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak