'Hator, hator' kantuan egin diete ongietorria Gabonei oñatiarrek

Mireia Bikuña 2025eko abenduaren 22a

Ganbara, Hots eta Oñati abesbatzek bat egin zuten domeka eguerdian Zubikoa pilotalekuan. Bakoitzak bere kantuak jo edo abesteaz gain, elkarrekin ere eskaini dituzte pieza batzuk, Adeste Fideles eta Hator Hator, tartean.

Oñatiko musika bandak eta banda gazteak, eta Ganbara, Hots eta Oñati abesbatzek hartu zuten parte frontoian egindako Gabonetako kontzertuan. Musikari guztiak, baina, ez ziren aurrean egon; gaztetxo batzuk harmailetan jarri ziren, jendearen artean, eta handik astindu zituzten instrumentuak. Tuttian jo zuten El Ilustre Marino piezan izan da hori. Aitor Biain Bidartek zuzendu du kontzertua. Entzule asko egon dira.

Denetariko kantak jo dituzte. Talde bakoitzak bereak eskaini ditu baina emanaldiaren amaieran, ohitura duten moduan, elkarrekin jo eta abestu dituzte pieza batzuk, tartean, Gabon sasoia izanda, Adeste Fideles eta Hator Hator.

Hona hemen jotako piezak:

Oñatiko bandak (Zuzendaria: Aitor Biain Bidarte)

  • Los últimos días de Troya (D. Rivas)
  • Pollar Express (Mold: J. Brukaker)

Hots abesbatza (Zuzendaria: Aitor Biain Bidarte)

  • I remember (S. Quartel)
  • Glorius life (L. Favel)

Oñati abesbatza (Zuzendaria: Mirengu Plazaola)

  • Gabon gaua? (Aita Madina)
  • Feliz Navidad (Jose Feliciano. Mold: M. Huff)

Ganbara abesbatza (Zuzendaria: Aitor Biain Bidarte)

  • Earth song (T. Ticheli)
  • Sagastipean (J. Busto)

Tuttian:

  • El ilusrtre marino (O. Navarro) Pianoan: Amaia Zipitria
Erlazionatuak

Oñatiko Gabonetako kontzertuko argazkiak

Oihana Elorza Gorostiza abe 21, 17:09 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak