Sufrituta irabazi du urteko azkena Construcciones Ugarte Aloña Mendik: 21-17

Mireia Bikuña 2025eko abenduaren 21a

Lehen zatiaren erdian bederatzi goleko errenta izan arren (12-3) Irauli Bostekok, bere izenari jarraiki, markagailua irauli zuen 12-9 jartzeraino. Are gehiago, 40. minutuan markagailua berdintzea lortu zuten donostiarrek. Azken txanpan, baina, etxekoak izan ziren nagusi.

Aloña Mendik eta Irauli Bostekok sei puntuko aldea zuten sailkapenean, elkarren kontrako norgehiagoka hasi aurretik. Diferentzia horrek lehia lasaia izango zela pentsarazi zezakeen arren, guztiz kontrakoa gertatu zen, urteko azken partiduan.

Oñatiarrak hasi ziren agintzen lehen zatian, 12-3ko aldera lortu arte. Bada, txakalaldi bat izan zuten azken hamar minutuetan. Erasoan egindako jaurtiketa txar batzuk eta atezainaren geldiketa batzuk, lehen zatian gol gehiago ez sartzea eragin zuen. Kontrara, Irauli Bostekok aurkitu zuen Aloñaren atea zulatzeko bidea, eta sei gol egin zituen jarraian. Atsedenean 12-9 erakusten zuen markagailuak.

Bigarrenaren hasiera, antzekoa

Bigarren zatiaren hasiera oso antzekoa izan zen. Donostiarrek are gehiago estutu zuten markagailua 13-12 jartzeraino; eta aurretik ipintzea ere lortu zuten: 45. minutuan, 15-16.

Bada, azken ordu laurdenean, Aloñako jokalariak berpiztu egin ziren, eta kantxan gogor eraginez, lehia menpean hartzea lortu zuten, berriro ere. Donostiarrei indarrak bukatu zitzaizkien 17. golarekin, eta oñatiarrek 21 sartu zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak