Gotzon Telleria presoaren etxeratzea eskatu du Sarek Oñatin

Oihana Elorza Gorostiza 2025eko abenduaren 20a

Eguerdiko manifestazioa kale Barrian behera.

Oñatiko Sarek deituta, manifestazioa egin dute eguerdian Oñatin Gotzon Telleria presoaren etxeratzea eskatzeko eta gaixo dauden presoen egoera salatzeko. Urtarrilean Bilbon egingo den manifestaziorako deia ere egin dute plazara iristean.

'Ezin da gehiago luzatu' irakur zitekeen pankartarekin, Gotzon Telleria presoa etxera ekartzeko eskaera egin dute Oñatin eguerdian. Bidebarrietatik hasi eta plazan bukatu dute Oñatiko Sarek deitutako manifestazioa eta eskaera horrekin batera, gaixorik dauden presoen egoera ere salatu gura izan dute parte hartu duten herritarrek. ELA gaixotasuna du Telleriak eta Zaballako –Araba– espetxean dago preso; 69 urte ditu. 

Plazan, Sarek Bilbon urtarrilaren 10ean egingo duen manifestaziora joateko deia ere egin dute. Oñatitik autobusa egongo dira eta gaur, zapatua, jarri dituzte txartelak salgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak