Amalur belar dendak eskuratu du Gabonetako erakusleiho lehiaketako lehen saria

Oihana Elorza Gorostiza 2025eko abenduaren 18a

Bigarren saria Andrea Azkoaga dekorazio dendarendako izan da eta hirugarrena eta herritarrena, Kimu Urtxin lora dendarendako. Haurren saria Txokolateixiak irabazi du.

Guztira herriko 26 komertziok hartu dute parte aurtengo Gabonetako erakusleiho lehiaketan eta gaur, eguena, eguerdian, egin dute sari banaketa; sarituak izan diren dendetara joanda eman dizkiete bakoitzari dagokion saria udal ordezkariek.

Epaimahaiak horrela erabakita, aurtengo irabazlea Amalur belar denda izan da. Bigarren saria Andrea Azkoaga Interioristak eraman du eta hirugarrena Kimu Urtxin lora dendak. Sarituek 500, 300 eta 200 euroko sariak jasoko dituzte hurrenez-hurren.

Horiez gain, herritarren eta haurren saria ere banatu dituzte. Herritarren saria Kimu Urtxinendako izan da; 897 herritarrek parte hartu dute bozketan eta lora dendak 288 bozka jaso ditu, boto guztien %32. Horrela, 500 euroko saria jasoko du saltokiak. Haurren Saria Txokolateixiak irabazi du aurten ere, herriko ikastetxeei eta gaztelekuko lantaldearen laguntzari ezker aurten haurren parte hartzea handia izan da. Guztira 497 haurrek hartu dute parte eta horietatik 127 bozka jaso ditu Txokolateixiak, bozka guztien %26. Horrela, 300 euroko saria egokituko zaio.

Azken bi sari horietan parte hartu duten herritarren artean, herriko komertzioetan erabiltzeko 100 euroko bonu bana zozkatu dute kategoria bakoitzean: herritarren saria Alex Zubia Gabiani egokitu zaio eta haurrena, Jonathan Lopezi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak