Bertsolari hauek hartuko dute parte aurtengo Errege bezperako bertso saioan: Unai Iturriagak, Sebastian Lizasok, Miren Amurizak, Aitor Tatiegi oñatiarrak, Maialen Lujanbiok eta Sustrai Colinak. Gai jartzaile lanetan, berriz, Aritz Iza izango da.
Sarrerak 10 euro balio du eta 12 urtetik beherakoentzat doan da, baina gonbidapenak hartu beharko dituzte. Eta bai sarrerak eta baita gonbidapenak ere Txokolateixan eta udal webgunean eskura daitezke.