Askotariko kontzertuak izango dira Gabon egunetan

Amaia Txintxurreta Guridi 2025eko abenduaren 19a

Chuleria, Joder! taldea, 2024ko Bidebarrietako jaietan.

Go!azen-en kontzertua haurrendako eta gaztetxoendako, Janus Lesterren emanaldia gaztelekuan, edota Burrunda Faktoriak antolatuta, Victimas Club eta Chuleria, Joder! taldeak egongo dira gaztetxean, ondorengo egunetan.

Gabon sasoian hainbat ikuskizun izango dira herrian. Bihar, zapatua, alde batetik, haurrei eta gaztetxoei zuzenduta dagoen Go!azen-en kontzertua egongo da Santa Anan, eta, azken urteetan bezala, oraingoan ere, bi saio egingo dituzte: lehena, 17:00etan; eta bigarrena, 19:00etan.

Gaztetxean ere izango da zertaz gozatu bihar, zapatua. Izan ere, Burrunda Faktoriaren eskutik, Victimas Club eta Chuleria, Joder! taldeak egongo dira, 22:00etan hasita.

Datorren zapatuan, berriz, hilaren 27an, Janus Lester egongo da gaztelekuan, 19:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak