Zirkuko maleta zaharra aldean duela etorriko da Ekain pailazoa Antixena gaztetxera. Malabar ikuskizunak, jolasak eta pailazokeriak eginez, ikus-entzuleak barrez ikustea izango du helburu, ume zein nagusi.
Burrunda Faktoriak gonbidatuta etorriko da otsailaren 1ean 'Hautsak harrotzen' ikuskizunarekin. Sarrerak gaur, hilak 18, jarriko dituzte salgai Mizke gozoki dendan bost eurotan (bi urtetik beherakoendako doan da baina sarrera hartu behar dute).
