Olentzero eta Mari Domingiren irudiak jarri dituzte Zubillagan

Oihana Elorza Gorostiza 2025eko abenduaren 16a

Xabi Mendizabal irudiak ondo jartzen (Argazkia: Zubillagako auzotarrak).

Xabier Mendizabal auzotarrak egin ditu eta harlanduaren ondoan auzolanean egin eta apaindu duten txabolaren barruan daude jarrita eskutitzak irakurtzen.

Olentzero eta Mari Domingiren tamaina handiko irudiak jarri dituzte ikusgai Zubillagan, auzoaren ikur bihurtu den harlanduaren ondoan.

Joan den urteko Gabonetan sortu zitzaien ideia auzotarrei, eta urte guztian lantzen egon ostean, zapatuan bukatu zituzten lanak. Gizakiaren tamainakoak diren bi irudiak Xabi Mendizabalek egin ditu: "Erraldoiekin moduan, Olentzero eta Mari Domingieren irudien moldeak buztinarekin atera ditut, eta gorpuztu gero. Zuntza eta erretxina dira erabilitako materialak eta besoak eta hankak egurrezkoak dira, artikulatuak".

Irudiak Mendizabalek jantzi ditu, baina auzotarrak ibili dira jantziak egiten, josten. Txabola bera ere auzotarrek egin dute, auzolanean; baita barruko dekorazioa ere.

Urtarrilaren hasierara arte egongo dira ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak