Elkartasun azokak hartu du Oñatiko Plaza

Julen Murua Mesonero 2025eko abenduaren 13a

Elkar Hezi ikastetxeak antolatuta, askotariko erakundeek, taldeek eta elkarteek izan dute postua Oñatiko Plazan.

Urteroko hitzordua izaten da Elkar Hezi ikastetxekoentzat Gabonetako elkartasun azoka. Pandemiaren ostean "inflexio-puntu bat" izan zutela dio ikastetxeko zuzendari Amaia Aranzetak, eta ordutik "formatu txikiago baten, baina bertako erakundeak biltzen dituen" azoka antolatzen dabiltza.

"Bertako erakundeak eta elkarteak ikusaraztea eta eurei bultzada ematea" da azokaren helburu nagusietako bat, eta aurten, urterokoez gain, egon dira berritasunak ere. "Urtero etortzen diren erakundeak badaude; esaterako, Bubulum, misio taldea eta bidezko merkataritza taldea. Baina badaude elkarte berriak ere: Bilbotik datorren Hego Haizea eta haurrentzat energiaren inguruko tailerra antolatu duen Eko-Oiz elkarteak, besteak beste", azaldu du zuzendariak.

Azokak izan duen harrerarekin "pozik" daudela dio Aranzetak eta "eskerrak" eman gura izan dizkie azokara gerturatu diren herritarrei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak