Herriko gaztetxoenek gozatu egin dute egubakoitz ilunkara Zirkun Zirko kalejirakoen eskutik. Malabaristak, pailazoak eta monozikloan zein trikimakoetan ibili diren aktoreek girotu dituzte herriko kaleak. Santa Anatik hasi eta herriko hainbat txokotan geldialdia egin eta gero plazan bukatu dute ikuskizuna. Gazteenek ere parte hartu dute zirkukoen hainbat jolasetan.