Udalak jakinarazi duen moduan, joan den astean sinatu zuten kontratua Eltzia tabernako kudeatzaile berriekin; Miguel Angel Santos Jerez eta Josu Aiastui Agirre dira tabernaren ardura izango dutenak. Eurek baieztatu duten moduan taberna prestatzen eta txukuntzen ari dira egun hauetan eta laster zabaltzea da euren asmoa.